Zer da
Pekin?

Pekin irabazi asmorik gabeko herritar elkarte bat da.

Herrian errotutako proiektuak sustatu nahi ditugu , batez ere tokiko ekonomiaren, ostalaritzaren eta kulturaren esparruan. Proiektuak modu kolektiboan bultzatu eta kudeatzeko espazio bat sortu nahi dugu, betiere herriaren onura eta gure balioak erdigunean jarrita.

Ez dugu negozio bat bakarrik babestu nahi. Herriaren parte diren proiektuak sortu eta zaindu nahi ditugu. Herri jabetzak sortuko ditugu.

Pekin izena Orereta/Errenteriako erreka eta fabrika ezagunetik dator. Gure herriaren memoriari egindako keinua da, baina baita etorkizuna gure esku hartzeko gonbidapena ere.

BLOGA

BAZKIDETU